Udazkeneko Multimedia Eskolak antolatu ditu Araialdea Komunikazio Lehioak

hirinet 2014ko azaroaren 11

Aurten laugarren Udazkeneko Multimedia Eskolak antolatuko ditu Aiaraldea Komunikazio Leihoak.

 Honen xedea komunikazio tresnen gaineko formakuntza eskaintzea da. Hori dela eta, Basalarrina euskaldunen topagunearekin elkarlanean hainbat ekitaldi prestatu dituzte; hain zuzen ere, tailerrak, ikastetxeetako multimedia-rallyak, solasaldiak eta bertxiosaio musikatua antolatu dira.

 

Azaroaren 20an, 17:30ean, “Musika taldeentzat multimedia plataformak” ekitaldiak lekua hartuko du Amurrioko Kultur etxean. Egun berean, “bertxiosaio musikatua” ere ospatuko da Laudion; kasu honetan, hitzordua 20:00etan izango da. Azken ekintza honetan, ikusleak izango dira twitter bidez gaiak erabakiko dituztenak; horretarako, #bertsiosaioa eta @aiaraldea aipatu beharko dira.

 

Azaroaren 21ean, Laudion beste ekitaldi bat antolatuko da: “Umorea, musika eta multimedia euskararen pizgarri”; 19:00etan ospatuko da eta, bertan, Jon Gotzon eta Zuriñe Hidalgo izango dira hizlari.

 

Lau tailer egun bakarrean

Azaroaren 22an antolatuko diren tailerrak ugariak izango dira. 11:00etatik aurrera, mugikor bidezko laburmetrai tailerra antolatuko da Amurrioko kultur etxean; gazteentzat zuzendutako ekintza. Aldi berean, “Aldizkari digitalak nola sortu” ikasteko tailerra ere antolatuko da, leku eta ordu berean. Laudion, beste bi ekitaldiek lekua hartuko dute Basalarrina elkartean. Alde batetik, 10:00etan Hub Impact proiektua eta filosofia aurkeztuko da. Beste aldetik, 12:30tan, Drone helikopteroren bidez grabazioak nola egin ikasteko aukera eskainiko da.

 

Edozein tailerrean parte hartzeko izen-ematea funtsezkoa da; azaroaren 20ra arte, ume.aiaraldea.com webgunearen bidez, aukera egongo da.

 

Aurtengo egitarauko ekintzak

•    Abenduak 20an, osteguna, 17:30 Amurrioko kultur etxean: "Musika taldeentzat multimedia plataformak" solasaldia

•    Abenduak 20an, osteguna, 20:00 Laudioko Zubiaur plazan: BerTXIOsaio musikatua. Bertsolariak: Miren Amuriza, Oihana Bartra eta Ander Solozabal. Musikariak: Igor Arzuaga eta Txema Isasi.

•    Abenduak 21ean, ostirala, 19:00etan Laudioko Basalarrina elkartean solasaldia: "Umorea, musika eta multimedia euskararen pizgarri". Hizlariak: Zuriñe Hidalgo (Hesian taldeko abeslaria) eta Jon Gotzon (Euskadi Gazteako Di-da saioko esataria).

•    Abenduak 22an, larunbata 11:00etan Amurrioko kultur etxean tailerra: "Aldizkari digitalak nola sortu".

•    Abenduak 22an, larunbata 11:00etan Laudioko Basalarrina elkartean: Hub Impact filosofia eta 3D inprimakien proiektuaren aurkezpena.

•    Abenduak 22an, larunbata 12:30ean Amurrioko kultur etxean: Mugikor bidezko laburmetrai tailerra.

•    Abenduak 22an, larunbata 12:30ean Laudioko Basalarrina elkartean: Drone helikoptero bidezko grabazioak. Hizlaria: Juanma Axpe.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago