Gasteizen berdinketa hirukoitza emango dela aurreikusten du inkestak, EAJ (7 eserleku, %20), PP (6 eserleku, %19,8) eta EH Bilduren (6 eserleku, %19,7) artekoa. Datu hauekin, EAJk eserleku bat irabaziko luke, PPk hiru galduko lituzke eta EH Bilduk orain dituenak mantendu. PSEk orain dituen sei eserlekuetako bat galduko luke eta Podemos lehen aldiz sartuko litzateke udalera, hiru zinegotziekin.
Araban ere EAJ izango litzateke garaile, inkestak emandako datuen arabera. Alderdi jeltzaleak botoen %22,9 lortuko luke, 2011an baino %0,8 gutxiago. PPk, berriz, lehen indar izatetik hirugarren indarra izatera pasako litzateke, botoen %19,5 lortuz. EH Bildu, hortaz, bigarren postuan kokatuko litzateke, botoen %21,9 eskuratuz. PSEk laugarren postua lortuko luke. Podemosek bosgarren postuan egongo zen, baina momentuz ez dute konfirmatu hurrengo hauteskundeetara aurkeztuko diren.
Inkesta osatzeko datuak urriaren 6tik 13ra bitartean jaso ziren. Batzar Nagusietarako2.198 pertsonei egin zaie inkesta (Araban 490). Udal hauteskundeena egiteko, aldiz, Gasteizko 406 pertsonei egin zaie galdeketa.
Informazio gehiago: Batzar Nagusietarako eta Hiriburuetako hauteskundeak: Boto aurreikuspena (2014ko azaroa)