Bertan gure inguruko hainbat produktu eskainiko dira bizitza osasungarriagoa izateko asmoz.
Azoka Gasteizen ospatzea erabaki da gasteiztarrek bizimodu ekologikoarekin gero eta kontzientziatuagoak daudelako baita ingurumenarekiko errespetu handia daukatelako. Horretaz aparte, “2012ko Europako Hiri Berdea” saria jaso zuenez eta aurten “2014ko Espainiako Gastronomia” saria irabazi duenez, hiria leku aproposa izan da Azoka hemen ospatzea erabakitzeko.
BioAraba ekoizle, aditu, produktu ekologikoen kontsumitzaile, erakunde, elkarte eta publiko orokorraren arteko topaketa izango da. Bertan produktu ekologikoak komertzializatzen dituzten mota guztietako enpresak bilduko dira, haien artean, elikatze enpresak eta earraio enpresak, besteak beste.
Ekozileentzat aukera ezin hobea da, BioAraban haien produktuak ezagutzera emateaz gain, produktuen inguruko informazioa emango diote publikoari.
Hainbat helburu dira azoka honek dituenak: produktu ekologikoen erabilera sustatzea, planetaren eta baliabide naturalak zaintzen laguntzea, haurrak sentiberatzea bizitza osasuntsurako ohiturak hartzeko eta beste tokietako bisitariak erakartzea.
Ekitaldi hau adin guztietako publikora zuzenduta dago eta sarrera doakoa izango da. Bertara gerturatzen direnek produktu ekologikoak ezagutzeko, dastatzeko eta erosteko aukera izango dute.
Horrez gain, hainbat tailer, hitzaldi, aurkezpen eta erakustaldi egingo dira. Sukaldaritza arduratsua eta osasuntsua sustatzeko helburuz, hiriko jatetxe batzuen chef ezagunenak produktu ekologikoez baliatuko dira janaria prestatzeko.
Informazio gehiago: BioAraba 2014