Euskara biderkatzeko 600 lagun eta 26 taberna

hirinet 2014ko aza. 4a, 01:00

Iragan ostegunean aurkeztu zen Gasteizko Mintzalagunaren 2014/2015 ikasturtea.

 

120 lagun inguru gerturatu ziren  Oihaneder Euskararen Etxean ospatu zen ekitaldira. Bertan, mintzapraktika programaren komunikazio kanpainan parte hartu duen Asier Kidam magoak ikuskizuna eskaini zuen, euskara biderkatzeko hainbat truku eman zituen.

 

Ikasturte honetan, 26 tabernek hartuko dute parte ‘Mintzalagun Taberna’ egitasmoan. Euskarekiko duten konpromisoa berresteaz gain, mintzalagun taldeei euskara praktikatzeko leku lasaia eta egokia eskaini nahi diete zerrenda osatzen duten tabernek.

 

Azkenik, lehendabiziko zenbaketaren arabera, 600 lagunetik gora eman du izena Gasteizko Mintzalagunean. Hori dela eta, taldekatze prozesua azaroaren amaiera arte luzatuko da. Hala ere, dagoeneko talde batzuk hasi dira astero astero elkartzen.

 

MINTZALAGUN TABERNA · GASTEIZKO MAPA

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago