Azaroaren 10ean amaituko da Lopez de Gereñu lehiaketan parte hartzeko epea

hirinet 2014ko azaroaren 4a

Azaroaren 10era bitartean, euskarak Arabako gizartean izan duen lekua jakinaraztea helburu duen Gerardo Lopez de Gereñu lehiaketan parte hartzeko aukera dago.

Arabako Foru Aldundiak antolatzen duen lehiaketa 12 eta 30 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta eta parte hartzaileek bideoan jaso behar dute lurraldeko lekukotasunak, kontakizunak, esperientziak, bizipenak, pasadizoak edo ipuinak, zeintzuek euskarak inguruan duen presentzia eta transmisioa erakutsiko duten, familian zein gizartean, auzoan edo ondoko herrian hartuta; bai eta herri-atsotitz, joko, kanta edo tradizioak ere. Bere garaian Gerardo Lopez de Gereñu etnografo eta argazkilari arabarrak egin zuen moduan.

 

Dagoeneko gazte batzuk bideoak bidali dituzte eta hauek guztiak nibanaxarabakoa.com web gunean daude ikusgai.

 

Bideoak bidaltzeko azken eguna azaroaren 10a izango da.

 

 

 

 

Gerardo Lopez de Gereñu Sariaren III.edizioaren oinarriak

Informazio gehiago: www.nibanaxarabakoa.com

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago