Munduko gimnastarik onenak Euskalgym ekitaldian bilduko dira

hirinet 2014ko aza. 4a, 01:00

Azaroaren 8an, arratsaldeko 17:00tatik 20:00tara Euskalgym ekitaldiaren 9. edizioak  tokia hartuko du Buesa Arenan. 

Bertan munduko gimnastarik onenak azalduko dira. Jada baieztatu da Ganna Rizaditnova gimnasta georgiarra ekitaldian egongo dela baina bere presentzia ez da nabarmentzen den bakarra; Laura Zeng estatubatuarra, Ana Luiza Filiorianu errumaniarra, Aleksandra Rvkin errusiarra, Kseniya Moustafaya frantziarra eta Carolina Rodríguez espainiarra ere bertan egongo dira. Hauekin batera gimnasta gasteiztarrak izango dira: Almudena Cid eta Ortzi Acosta.

 

Momentura arte 7.000 sarrera saldu dira baina larunbatean, Buesa Arenan bertan sarrerak 5 euroren truke erosteko aukera egongo da.

 

Informazio gehiago: Euskalgym

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago