2013ko udan Donostiako Elkar estudioetan sartu ziren, Amaieratik hasi euren aurreneko lan luzea grabatzeko. Urte bereko urrian argitaratu zen lan hau.
Diskoa aurkezteko hainbat kontzertu eman ondoren Joseba B. Lenoir-ek taldea utzi behar izan zuen 2014ko udan, denbora faltagatik. Ondorioz, Eneko Zabalza sartu da taldean.
Izaki Gardenak 2012. urtean Jon Basagurenen bakarkako abestiei forma emateko sorturiko taldea da. Urte bereko irailean Iñaki Llarenaren estudioan bost abesti grabatu zituzten, gerora Oihuka disketxeak argitaratutako Itsasargiak disko laburrean agertu zirenak.