Eus-Karria irakurketa taldeak Marinel zaharraren balada , Joseba Sarrionaindiak euskaratutako liburuaren inguruan solastuko da, 19:00etan; eta ondoren, 20:00etan, Albar Rabelliren eskutik, Moby Dick liburua berrezagutzeko zuzeneko musikaz lagundutako hitzaldia izango da. Musikariak: Raphael Parejo eta Ingid Kuschick.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.