33 urte bete ditu Angostoko Azokak

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute

Igande honetako bero itogarriari aurre eginez, ehunka lagun ibili dira postuz postu Gaubeako eta inguruko ekoizleen produktuak ezagutzen eta dastatzen.

Argazkiak: PHOT.OK

"Egokitzeko garaia" dela azpimarratu dute hainbat nekazarik eta abeltzainek igandean Gaubean egin den 33. Angostoko Azokan. Izan ere, udako lehorteek eta baita otsoaren erasoek ere kalte handiak eragin dituzte Araba mendebaldeko hainbat ustiategitan eta lehen sektorean daudenen lana arras zaildu dute.

Udaldiari agur esateko azoka elkargune bilakatu da askorentzat, eta postuz postu ibili dira ehunka lagun tokiko ekoizleek prestaturiko gozoen eta gazien artean. Iñaki Viñaspre eta Aroa Arrizubieta bertsolariek alaitu dute goiza, eta txikienek Kulkirekin herri kiroletan eta hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izan dute.

Aldarrikapenerako tartea ere izan da Gaubea-Palestina taldeak deitu duen mobilizazioan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago