Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak eta Jon Nogales Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Saileko foru diputatuak Manzanosko saihesbide berria inauguratu dute goizean. 1.450 metroko luzera duen saihesbide berria egiteko 3,8 milioi euroko inbertsioa egin da.
Errepide berriari esker, ibilgailuen zirkulazioari itxiko da herria zeharkatzen duen trenbide pasagunea eta behin-behinean irekita egongo da oinezkoentzat. ADIFek oinezkoentzako pasabidea 2027ko udaberrian amaitzea aurreikusten du, eta behin betiko itxiko da orduan Manzanosko trenbide pasagunea.
Manzanos eta Pobes dira herrialdean geratzen diren trenbide pasagune bakarrak. Behin Manzanosko obra egin ondoren, 2027an, A-2622 errepidean Pobesko saihesbideko obrak hasi nahi ditu Aldundiak, "gaur egun Arabako errepideetan geratzen den trenbide pasagune bakarra kentzeko eta, modu honetan, herri horretan bide segurtasuna eta trenbide segurtasuna indartuko dira", esan du Nogales diputatuak.
Gaur inauguratu duten Manzanosko saihesbide berria A-3310 errepidearekin lotzen da hasieran, eskuinera biratzeko falkak dituen T formako bidegurutze baten bidez, eta A-4340 Melledes-Manzanos errepidean amaitzen da, Manzanosko goiko auzoaren parean.