San Martin de Valparaison eskalatzea debekatu du Gaubeako Udalak

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2026ko apirilaren 29a

San Martin de Valparaiso eskalatzaileen paradisua da. Argazkia: PHOT.OK

Pelikula bat filmatuko dute ingurunean eta litekeena da irailera arte bertara sarbidea itxita egotea.

Gaubeako Udalak debekatu du San Martin de Valparaison eskalatzea. Astelehenean ezarri zuen debekua, eta  momentuz ez dute iragarri noiz arte mantenduko duten, baina bai esan dute ziurrenik irailaren erdialdera arte eskalatzaileak ezingo direla bertara hurbildu.

Udalaren iturriek azaldu dutenez, "aurrekontu handiko" pelikula bat grabatuko dute bertan udan zehar eta horregatik itxi dute sarbidea filmatze lanak garatu bitartean.

Valparaisok eskalatzaile ugari erakartzen ditu Gaubeara uda partean, ia egun osoan itzalean eskalatu baitaiteke eta toki atsegina da kirola praktikatzeko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago