Milaka lagun bildu dira igande honetan Ribabellosan Boilur Beltzaren IX. Azokaren bueltan. Tokiko eta kanpoko produktuak izan dira dastatzeko eta erosteko, txakur biltzaileen erakusketa, show cooking-a eta bermuta eta boilurrarekin herriko tabernek egindako pintxoak izan dira azokaren protagonistak.
Halaber, kontzentrazioa egin dute Arabako Haranen eta tren publiko eta sozial baten alde, eta lurraldea eta etorkizuna mehatxatzen dituzten makro proiektu oldearen aurka.