Ribabellosan, bi energia ereduen talka

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2026ko urtarrilaren 14a

Amado Martinez de Iturrate alkateordea, Mentxu Zamorano alkatea eta Miriam Garcia zinegotzia prentsaurrekoan. Argazkia: PHOT.OK

Udalak bultzatutako Ribabellosako Energia komunitatea martxan jarri den bitartean, herriko batzar administratiboak Solariarekin sinatu du kontratua herriko lurrak 25 urtez lagatzeko.

Bi eredu aurrez aurre jarri ditu energia berriztagarrien zabalpenak Erriberabeitian. Batetik Erriberabeitiko Udala dago, energia modu "demokratikoan" eta "parte hartzailean" ekoizteko eta kudeatzeko energia komunitate bat sortu duen Arabako lehen udala. Bestetik Ribabellosako Batzar Administratiboa dago, Solariari herri lurrak saltzeko erabakia hartu duen tokiko erakundea.

Mentxu  Zamorano Erriberabeitiko alkateak, Amado Martinez de Iturrate alkateordeak eta Miriam Garcia zinegotziak agerraldia egin dute asteartean Ribabellosan, energia komunitatearen proiektuaren berri emateko. Behar ziren diru laguntzak eskuratu ostean, martxan jarriko da azkenik Ribera Baja Energia Komunitate Elkartea, eta Ribabellosako 84 etxe bizitza eta 20 udal eraikin izango dira komunitatearen lehen bazkideak.

Zamoranok azaldu duenez, Arabako administrazio batzar asko daude energia komunitateetan sartuta, baina udal bezala prozesu hori eraman duen lehenak dira herrialdean.

Ribabellosako eskolaren teilatuan, kiroldegian eta kirol pistetako teilatuetan instalatuko dituzten eguzki plakak jartzeko inbertsioaren %80 Trantsizio Eko logikorako Ministerioak eta Energiaren Euskal Erakundeak finantzatu dute. 

Udal agintariek esan dutenez, ez da erraza izan diru laguntzak eta proiektuak aurrera eramateko baimenak lortzea, traba burokratiko ugari izan baitituzte, eta prozesua pentsatu baino gehiago luzatu da. Azkenean, 113.125 euro jaso dituzte MITECOtik, eta EEE tik, berriz, 124.388 euro.

Alkateak esan duenez, autokontsumorako energia komunitate bat eratzea izan zen Ribera Baja Bizirik hauteskunde elkartearen proposamenetako bat 2023an udal hauteskundeak irabazi zituztenean, eta "harro" daude lehen proiektua martxan jarri dutelako.

Ildo beretik, iazko azarora arte alkate izan den Martinez de Iturratek udal gobernu taldeak trantsizio energetikoarekin duen konpromisoa azpimarratu du. "Energia komunitatea mugarri garrantzitsua da, kudeaketa publikoaren eta herritarren kontrolaren bidez herritarrek energiarako sarbidea izatea bermatzen duelako, eta gure lurrak okupatzen dituzten eta hirietara kanporatzen gaituz ten multinazionalen esku ez uztea".

Gatazka Solariarekin

Hain zuzen energiaren multinazionalen jokaldien harira Erriberabeitiko Udalak ezusteko txarra izan du. Martinez de Iturratek agerraldian azaldu duenez, Ribabellosako Administrazio Batzarrak 25 urterako 45 hektareako herri lurrak lagatzeko aurreakordioa sinatu du Solariarekin Zierbana II proiektuaren barruan, eta Erriberabeitiko osoko bilkurak balio estrategiko handiko lurretan plan ta fotovoltaikoak ezartzearen aurkako mozioari "muzin eginez".

"Udalean mozio bat onartu ge nuen, nekazaritza eta abeltzaintza lurretan plaka fotovoltaikorik eta parke eolikorik jar ez zedin. Beraz, guk legeak ahalbidetzen dizkigun urrats guztiak egingo ditugu proiektu horren aurka joateko", ziurta tu du alkateordeak.

Gauzak horrela, udalak egin zuen lehen urratsa Ribabellosako Batzar Administratiboari Solaria enpresarekin sinatu duten aurreakordioa idatziz eskatzea izan zen, baina erantzuteko epea igaro ondoren udalak ez zuen inolako informaziorik jaso. Horren bestez, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordera jo zuen egoera salatuz, eta garden tasuna kontrolatzeko erakunde horren ebazpenaren zain daude. Martinez de Iturratek berretsi duenez, "denok jakin behar dugu erakunde publikoek gardentasunaren eta kontratazio publikoaren legeak betetzeko lege eta arau berberak ditugula, eta badirudi batzuek ez dakitela".

Une honetan, kontzejuen aza roko hauteskundeen ostean sor tuko den administrazio batzar berriaren zain dago udal gobernua, "multinazional baten onurarako bere udalaren erabakien aurka egingo duen jakiteko"

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago