Bergantzuk bere komunitate energetikoa piztu du

Erredakzioa 2025eko irailaren 25a

Bergantzuko komunitate energetikoa martxan jarri dute. Argazkia: ZANBRANAKO UDALA

Herriaren %80k dagoeneko energia berdea kontsumitzen du.

Bergantzuko 35 bizilagunak tokiko energia komunitate berrira konektatu dira gaur. Modu horretan, kontzejuko biztanleen %80k  etapa berri bati ekin diote jasangarritasunaren arloan, eta herriaren gehiengoak iturri berriztagarrietatik sortutako elektrizitatea kontsumituko du, kostuak eta emisioak murriztuz.

Bergantzuko Administrazio Batzarrak bultzatutako ekimenak 48.300 euroko laguntza jaso du Next Generation Europako Funtsetatik eta komunitateko bazkideen ekarpenekin osatu da aurrekontua. "Proiektu eraldatzailea da, jasangarriagoa eta, batez ere, komunitate indartzen du", adierazi dute administrazio batzarretik. Gaineratu duenez, harro daude auzokideen arteko lankidetza, berrikuntza eta ingurunearekiko errespetua uztartzen dituen ideia bat aurrera atera dutelako.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago