Ingurumenarekin loturiko jarduerak egiten dituzte nagusiki Arabako Foru Aldundiaren Espejoko udalekuetan dauden gazteek. Astearte honetan, Txepetxa Hegaztien Zientzi-Eraztunketarako elkarteko kideekin izan dira, Geu elkarteak antolatutako kanpo ekintza baten barne. Herriko ibaiaren ondoan jarritako sareetan berrogeitik gora hegazti harrapatu dituzte eta eraztunak jarri dizkiete. Besteak beste, kardantxiloak, martin arrantzaleak eta txantxangorriak ikusteko aukera izan dute.
Argazkiak eta bideoa: PHOT.OK