Armiñongo lotunetik Armiñon eta Estavillo udalerrietarako sarbidea itxiko duela iragarri du aldundiak, martxoaren 26tik apirilaren 15era arte. A-1 eta AP-1 errepideen arteko lotunean beste errei bat egiteko obrak hasiko dituzte, etorkizunean bi errei izateko. Lotunea hobetzeko proiektuan dago jasota itxiera hori.
Gasteiztik A-1 autobidetik datozen autoek Armiñon eta Estavillo udalerrietara sartzeko Argantzungo lotunea (334 irteera) erabili beharko dute, Armiñongo lotunea itxita dagoen bitartean, eta CL-127 errepidea hartu N-1 errepide zaharrera iristeko, eta errepide hori erabiliz sartu ahal izango dira aipatutako bi herrietara.
Gainera, aipatutako errepidea ixteko beharrezko lanak egiteko, A-1 errepideko Irun-Madril galtzada erabat itxiko dute Argantzungo lotunearen (334. irteera) eta Armiñongo lotunearen (328. irteera) artean, martxoaren 25eko 22:30ean hasita eta martxoaren 26ko 5:30ak arte. Itxierak iraun bitartean, trafikoa CL-127 errepidetik desbideratuko dute, errepide hori lehengo N-1 errepidearekin elkartzen den tokiraino, eta handik Armiñongo lotuneraino bideratuko dute.
Gaueko itxiera horrek iraun bitartean, zirkulazioa erregulatzeko seinaleak jarriko dituzte, azken asteetan zenbait aldiz egin duten bezala.