Gatz Harana errealitate birtualaren bidez ezagutzeko aukera eman du Jaurlaritzak, euskal ondare industrialari eskainitako proiektu baten barruan. Esperientziara sartzeko turismoaren atarira jo beharra dago, esteka honetan: turismoa.euskadi.eus/euskadi-birtuala. Ohi bezala, ohiko moduan edo betaurreko digitalekin bizi daiteke ibilbide birtuala.
"Plataforma birtual honekin, erabiltzaileak Euskadi industrialenean murgildu ahal izango dira, leku enblematiko horiek bertan baleude bezala zeharkatuz", iragarri du Turismo Sailak, ohar batean.
Jaurlaritzak gogora ekarri duenez, Gatz Haranak 7.500 urte baino gehiagoko historia du, eta berreskuratze prozesu betean dago. "Errealitate birtualak munduko gatz fabrika zaharrenetako baten sekretuak eta berreskuratutako haren jasangarritasuna erakusten dizkigu", laburbildu dute.