Boilur beltzari, gorazarre

Erredakzioa 2025eko urtarrilaren 24a

Boilur beltza izango da protagonista Ribabellosan. Argazkia: PHOT.OK

Ribabellosan egingo dute, urtarrilaren 26an, Arabako Boilur Beltzaren VIII. Nazioarteko Azoka.

Arabako Boilur Beltzaren Azokak zortzigarren edizioa ospatuko du igande honetan, Ribabellosan. 10:00etan hasiko da azoka, eta Araba osoko eta inguruko herrialdeetako ekoizleak bilduko ditu. Boilurrak, gazta, eztia, ogia, kontserbak edo artisau produktuak erosteko berrogei stand inguru egongo dira.

Gainera, taloak eta txanpiak dastatzeko postuak ere egongo dira, jarduera ugariz gain. Horien artean, txakurrarekin boilurra bilatzeko erakusketa edo show cookinga, Javier Sanz sukaldariaren eskutik. Gainera, 13:00etatik aurrera 'vermouth trufari' bat egongo da herriko tabernetan, eta musika animazioa eta haurrentzako jarduerak ere izango dira goiz osoan zehar.

Programa osoa:

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago