Angostok 31. nekazaritza eta abeltzaintza azoka ospatu du igandean, Añanako Landa Garapenerako Elkarteak antolatuta. Bertako ganaduaren eta nekazaritzako makineriaren erakusketaz gainera, nekazaritzako eta artisautzako produktuen salmenta postuak, umeentzako sukaldaritza tailerra eta dastaketa herrikoia izan dira eguneko protagonistak. Kalaka taldeak familia osoari zuzenduta antolatuta dituen zurezko plaza jokuek ere arrakasta handia izan dute. Artzain txakurren erakusketa ere izan da santutegiaren inguruko zelaietan.