Valderejo eta Gorbeiako Parke Naturaletako interpretazio zentroen egungo erakusketek "kontserbazio gabeziak dituztela" adierazi du aldundiak, eta edukiak eguneratzeko eta digitalizatzeko proiektua martxan jarriko du. Teknologia berrien bitartez, erakusketek gune bakoitzaren balioak eta kontserbatzeko beharra erakustea izango da helburua. Kokatuta dauden ingurunearekin duten lotura ere nabarmentzeko asmoa izango dute, Gaubeako eta Gorbeialdeko historiarekin, ondarearekin, gizartearekin eta ekonomiarekin lotuz edukiak. Izan ere, bi interpretazio gune hauek Natura 2000 Sarean integratutako naturagune izendatu dituzte.
Berritze lanak Arabako Parke Naturalen Helmugako Turismo Jasangarritasuneko Planean sartuko dira, eta Europar Batasunaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko NextGenerationEU funtsek finantzatuko dute. Proiektua hamabi hilabetean burutzea espero da, eta 311.137 euroko aurrekontua izango du.