Tubos Reunidos enpresan greba mugagabea egingo dute akordiorik ezean

Erredakzioa 2024ko abu. 3a, 17:51

Langraiz Okako langileek greba amaitu dute ostiral honetan. Abuztuaren 26an ekingo diote greba mugagabeari, oporrak eta gero, hitzarmen propioaren alde.

Subillabideko poligonoan, Tubos Reunidos Premium Threads enpresako langile gehienek sindikatuek deitutako grebarekin bat egin dute hiru astetan zehar. Ostiral honetan amaitu da greba, enpresa itxi egingo delako abuztuan zehar, baina batzordeak (ELA, CCOO, eta UGT) iragarri du "orain arte bezala negoziaketetan aurrerapausorik ez badago", abuztuaren 26tik aurrera greba mugagabea egingo dutela, enpresa berriro zabaltzen denean.

Greba uztailaren 15ean hasi zen, lantegian berezko hitzarmen bat lortzeko helburuarekin. Lantegiko 73 langileetatik, %90 inguruk grebarekin bat egin du, atzo aldi baterako amaitu zena. Langileak Lan Ikuskaritzarekin jarri ziren harremanetan grebaren lehenengo astean, zuzendaritzak euren grebarako eskubidea errespetatzen ez zuela salatuz. Egoera mantentzen bada, greba mugagaberako deia egingo dute. Amurrioko lantegiko langileek haien laguntza adierazi diete Iruña Okako kideei.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago