Hiru mila metro koadroko zereal finka erre da Karkamun

Erredakzioa 2024ko uzt. 30a, 09:41

Sutea Venta Burguillos inguruan jazo da astelehenean arratsaldean. Argazkia: ALEA

Tximista batek eragin du sutea, astelehen arratsaldean. Suhiltzaileek berehala itzali dute.

Tximista batek hiru mila metro karratuko lursaila erre duen sute bat eragin du Karkamuko Venta Burguillos inguruan. Astelehenean gertatu da ezbeharra, 18:00ak aldera.

Kiskali den lursaila zerealez beteta zegoen, baina ordurako jasota zegoen. Espejo eta Langraiz Okako parkeetako suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzeko, Gaubeako babes zibileko boluntarioen laguntzarekin.

Arriskua

Gogoratu behar da asteartean abisu laranja eta asteazkenean abisu horia dagoela baso sute arriskuagatik, 00etatik 24etara. Baso sute arriskua nahiko altua da, tenperatura altuagatik eta hezetasun erlatibo baxuagatik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago