Langraiz Okako Jose Miguel Barandiaran HLHIk eskola baratzea berreskuratu du, azken asteotan Iruña Okako Udalak egindako birmoldaketa lanen ondoren. Ikastetxeko patioan dagoen baratze berria zementuzko blokeekin egina dago, denboraren poderioz hondatuta zeuden zurezko aurreko egiturak ordezkatzen dituztenak. Baratzearen ondoan negutegi bat eraiki da, laboreak urte osoan zehar mantendu ahal izateko.
Ikastetxeko zuzendaritza batzordetik talde eragile bat sortu da, baratzearen inguruko hezkuntza proiektu bat garatzeko. Proiektu hori datorren ikasturtearen hasieratik jarri nahi dute martxan, ikastetxeko haurrek baratzean lan egin dezaten.