Gaubeako Schubertaldiaren zazpigarren edizioak bost kontzertu egingo ditu uztailaren 5etik 27ra, larunbatetan, ohi bezala Bachicaboko San Martin eta Tuestako Andra Mariaren elizetan, eta baita, bigarren urtez, Espejoko Salbatzailearen elizan ere. Jaialdiak uztaileko larunbatetan lau kontzertu izatetik bost izatera igaro da, eta ostirala, hilaren 5a, egutegian sartu da. Denak 20:00etan izango dira.
Estatuko eta nazioarteko musika arloko talentu handienetako batzuk hurbilduko ditu Arabara jaialdi entzutetsuak. Sara Blanch-ek uztailaren 5ean, ostirala, egingo du debuta Schubertaldian, zehazki, Tuestan, Milango Scalan debuta egin baino bi hilabete lehenago. Horrez gain, Teatro Realaren saria jaso zuen joan den astean. Toldrà-ren eta Montsalvatge-ren eta Debussy eta beste konpositore frantses batzuen abestiak interpretatuko ditu. Harekin batera joko du Malcolm Martineau pianista laguntzaile ezagunak. Hurrengo egunean, larunbatean, hilak 6, Zhuohan Sun txinatarrak estatuan egingo duen debuta izango da Tuestan, eta pianoan Teodora Oprilleroren laguntza izango du. Haren programan daude Schubert, Schumann eta Wolf-en abestiak eta Mahler-en gazte zikloko Lieder eines fahrenden Gesellen.
Hilaren 13an, larunbatean, Espejon, Patricia Cordero, Cristina Cordero, Montserrat Egea, Jorge Martinez eta Juan Barahona musikari gazteek joko dute. Reina Sofía Goi Mailako Musika Eskolako ikasleak izan diren musikari horiek guztiek elkarrekin interpretatuko dute 677 "La trucha" pianorako boskoterako ospetsua, jatorrizko Schubertaldiak gogora ekarriko dituen kontzertu batean. Musikari horiek Schubert-en besteen lan batzuk jo izan dituzte lehenago hainbat taldetan. Hilaren 20an, larunbatean, Tuestan, Samuel Hasselhorn baritonoak, Schuberten errepertorioarekin afinitate handia duenak, Neska errotari ederra zikloa interpretatuko du, Ammiel Bushakevitz lagun duela. Horrela, jarraipena ematen dio Negu bidaia ziklorekin Schubert-en hiru ziklo handietatik zehar iaz hasitako ibilbideari.
Ezin ziren hariko laukotaeak falta, ezinbestekoak baitira urtero. Schubertaldiaren zazpigarren edizioa larunbatean, hilak 27, itxiko da, Cosmos Quartet-ekin. Aurten, hamargarren urteurrena ospatuko du taldeak; eta Gaubeara itzuliko da, 2020an debutatu ondoren, Schubert, Webern eta Brahms-en lanak interpretatzeko.
Kontzertu guztietarako abonua 50 euroko da, eta lehen kontzertua abonutik kanpo dago. Sarrerak eskuragarri daude hemen: tickets.kutxabank.es. Gainerako informazio guztia hemen: www.schubertiada.eus.