Zortzi lagun zauritu dira igande arratsaldean AP-68 autobidean Zanbrana parean izandako istripu batean. Ezbeharraren ondorioz, horietako batzuk Txagorritxuko eta Logroñoko San Pedro ospitaleetara eraman behar izan dituzte. Zaurituak artatzeko, suhiltzaileak, osasun zerbitzuak eta Ertzaintzaren patruilak bertaratu dira talka izan den tokira.
Bilborako noranzkoan zihoazen lau ibilgailuk talka egin dutenean gertatu da istripua; ondorioz, autoak galtzadan gurutzatuta geratu dira. Dirudienez, kazkabarra indartsu baten ondoren gertatu da istripua, arratsaldeko laurak aldera. Prezipitazio handia izan da, 19:00 aldera oraindik kazkabar arrastoak manten zirelako autobidearen parean dagoen N-104 errepidearen bi aldeetan.