Arabako Batzar Nagusiek Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari eskatu diete Abiadura Handiko Trenak Erriberabeitin eragiten dituen kalteen eragina minimizatzeko irtenbide alternatiboak bilatzea.
EH Bilduren eta Elkarrekin Arabaren arteko mozio bateratua eztabaidatu dute, astelehen honetan. Mugikortasun eta Azpiegitura Batzordean. Mozio horretan, Burgos eta Gasteiz linearen AHTaren trazadurak Miranda Ebrorekin duen lotunearekin ados ez daudela adierazi dute batzar nagusiek. PPk ekimenaren alde bozkatu du, eta EAJk eta PSE-EEk aurka.
Joan den otsailaren 19an, Erriberabeitiko Udaleko eta Quintanilla de la Riberako Administrazio Batzarreko ordezkariek agerraldia egin zuten Mugikortasun Iraunkorraren eta Bide Azpiegituren Batzordean, Espainiako Gobernuak Burgos eta Gasteiz AHTaren linearako onartutako trazadura arbuiatzeko. Udalerrian izango duen inpaktu izugarria salatu zuten, eta Batzar Nagusietan ordezkatuta dauden alderdiei eskatu zieten beste irtenbide batzuk bilatzeko.
Mozioa presaz izapidetu da, "lizitazioa edozein unetan egiteko arrisku handia dagoelako".