Azken egunotan, Adif jakinarazpenak bidaltzen ari da Manzanos eta Iruña Oka arteko tartean Abiadura Handiko Trenaren ibilbideak eragindako lursailen jabeei. Lursailen aldi baterako okupazioaren berri eman dute, informazio-azterlan baten esparruan aldez aurreko lanak egiteko.
UAGA sindikatuak ohartarazi du garrantzitsua dela eragindako lursailen egoera berrikustea, lanak proiektuan aurreikusitakoaren arabera egiten direla ziurtatzea, ikasketak egiten diren bitartean gehiegikeriarik ez egotea edo okupazioren denboran aparteko kalterik edo gehiegizko kalterik ez eragitea, besteak beste.