Ruben Torremochak (Iruña Oka, EAJ) jarraituko du datozen lau urtetan Añanako Kuadrillako presidente gisa, atzoko kuadrillaren eraketan kargu horretarako aukeratu baitute. Azken hilabeteotako presidentea zen Torremocha, uztailean zendutako Javier Uriarte ordezkatu zuelako.
Mentxu Zamorano (Erriberabeitia, Ribera Baja Bizirik), berriz, presidenteorde izango da. Ribabellosan egin zuten atzo aukeraketa, kuadrillaren egoitzan. Besteak beste, Irma Basterra Batzar Nagusietako presidentearekin batera Jon Nogales eta Anartz Gorrotxategi foru diputatuak egon ziren.
Honenbestez, itxi dute jada sei kuadrilletako presidente eta presidenteordeak aukeratzeko egutegia. Honela geratu dira presidentetzak:
• Lautada: Gustavo Fernandez (EH Bildu)
• Aiara: Encina Castresana (EAJ)
• Mendialdea: Eduardo Ruiz de Loizaga (Kaixo)
• Gorbeialdea: Agustin Otsoa Eribeko (EH Bildu)
• Arabako Errioxa: Txema Elvira (EAJ)
• Añana: Ruben Torremocha (EAJ)