Harresian Zuloren kontzertua, Arabasambako bigarren edizioan

Erredakzioa 2023ko eka. 30a, 12:44
Iazko Arabasambako irudi bat. Argazkia: @ARABASAMBA

Kumbalaye elkarteak antolatu du aurten ere topaketa. Uztailaren 7tik 9ra izango da, Langraiz Okan. Madril, Valladolid, Salamanca, Bartzelona, Miranda Ebro eta Gasteizko dozenaka musikari bilduko ditu.

160tik gora lagunek parte hartu zuten 2022ko Arabasambaren lehen edizioan, eta aurten zifra hori errepikatzea espero dute antolatzaileek, Langraiz Okan egingo duten batukaden topaketan. Kumbalaye perkusio musika elkarteak antolatutako batukada topaketa honek, batez ere, partekatzeko eta ikasteko apustua izan nahi du, musikarien artean sareak sortzeko eta harremanak izateko bilgune bat sortzeko.

Uztailaren 7an, ostiralean, hasiko da topaketa. Bertaratuei harrera eta irekiera ekitaldiaren ondoren, perkusio tailerra egingo da. Ondoren, 22:00etatik aurrera, txaranga batek Langraiz Oka zeharkatuko du. Uztailaren 8an, larunbatean, puzgarrieki, aurpegiak margotzeko lantegiekin, eta clown-ekin hasiko da eguna, 12.00etatik aurrera. Bazkaltzeko atsedenaren ondoren, 18:00etan, sambodromoa jarriko da martxan. Goizaldean kontzertuak antolatu dituzte, Cuarentena Errioxako taldeak Leyenda Urbana azken diskoa aletzen ariko dira; eta Harresian Zulo talde gasteiztarra ere arituko da oholtzan. Igandean, uztailak 9an, ikasitako guztia errepasatzeko lantegi batekin hasiko da programa, 12:00etan. Ordubete geroago, batukadak kaleetara itzuliko dira. Kalejira batek eta herri bazkariak markatuko dute agurra.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide