2023/05/26 19:15 - 20:30

IRAKURLE KLUBA

'Katilinarenak', Amelie Nothomb

'Katilinarenak', Amelie Nothomb
Gaubeako liburutegia, Añana Gaubea

Bikote-bakardadea, hori zen Émile eta Juliette senar-emazteen ametsa. Basoaren barrenean etxe bat, bertan beren egunak bukatzeko, bata bestearen ondoan. Auzo bat suertatu da, ordea, egoera perfektu hori hondatzeko: Palamède Bernardin. Hasieran bere burua aurkeztera agertu zen, gero arratsaldero etxean sartuko du bere muturra, lauretatik seiak arte. Ez du hitzik esango, edo ia. Eta eguneroko agerraldi kafkiano horiek egunean baino egunean itogarriago bihurtuko zaizkio bikote bakarzaleari. Komedia bat da hau, oso beltza, 1992an Hygiène de l'assassin eleberriarekin ezaguna egin zen idazle gazte honena. Geroztik, urtero ematen du argitara nobela bat, eta beti zorroztasun bera ageri da idazten dituen istorioetan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide