Valderejoko Ribera elizako erretaula lekualdatu dute

Erredakzioa 2022ko urr. 3a, 10:47

Arte Ederren Museoan egon da erretaula 1954. urtetik, eta harrezkero Augustin Zulueta jauregiko kaperan bisitatu ahal izan da. Uztailean, erretaula Gotzaindegira itzuli da.

Valderejoko Ribera elizako erretaula arkitektura, eskultura eta pintura uztartzen dituen egitura da eta predela, bi gorputz eta atikoa ditu. Eszenak bost kaletan banatzen dira (bertikalak), eta erdikoa apur bat zabalagoa da. 1548. urteko data duen obra bat da (XVI. mendea), estilo platereskokoa eta kalitate artistiko handikoa.

Kontzilio Apaiztegiko Kapitulu Gelara eramateko desmuntatze lan konplexua bideoan grabatu da, prozesu horren lekuko. Bertan, ondare artistikoa kontserbatzen, zaharberritzen, biltzen eta garraiatzen espezializatutako zenbait profesionalek esku hartu dute.  Arabako Foru Aldundiko Zaharberrikuntza Zerbitzuak eta Arabako Arte Ederren Museoak koordinatuta, Carolina Garcia Maudesek egin du prozesua, Croma enpresaren laguntzarekin. Arteka enpresak egin ditu biltze lanak eta garraioa.

*Bideoa: Arabako Foru Aldundia.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide