📷 IRUDITAN

Sagarrari zukua ateratzeko garaia

Erredakzioa 2022ko irailaren 29a

Sagar zukuaren kanpaina hasi dute Gaubean, eta udazkenarekin batera sagarra zukutzeko prentsa komunala etxez etxe dabil bueltaka, sagarraren soberakinak aprobetxatzeko txandaka erabiltzen baitute azken urteetan inguru horretako baserritarrek. Ohikoa da Gaubeako etxeetan sagarra mahatsarekin nahastea, mahatsondo zuriak ugariak baitira zonaldean. Bi urtetik behin fruitua ematen du Euskal Herrian sagarrak, eta 2022 ezurtea izan da; bestalde, udaran egin duen beroak sagar gutxiago eta txikiagoak ekarriko ditu. Halere, inguru horretan, sagarraren landaketak txikiak dira, eta ez dituzte produkzio oso handiak egiten. Batik bat etxeko kontsumorako eta ingurukoen artean banatzeko baliatzen dute sagarra.  Argazkia: Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago