Gaur, irailaren 16an, inauguratuko dute Pobesko egoitza berria, eta EH Bilduren udal taldeak salatu du Arabako Foru Aldundiak eta Erriberagoitiko Udalak esku pribatuetan utzi dutela kudeaketa, "azken hamarkadan altxortegi publikoko 1.500.000 euro inbertitu" ostean.
"Bi erakundeek kudeaketa publikoaren aldeko konpromisotik ihes egin eta inguruko adinekoen zainketen pribatizazioa bultzatzen dute", kritikatu du EH Bilduko bozeramaile Josepe Martiodak. "Erriberagoitiko Udaleko eta Arabako Foru Aldundiko EAJren gobernuek, arduragabe, gizarte zerbitzuak kudeatzeko negozio biribila pribatizatu dute, haren kalitatearen kontura, isilpean eta gorritu gabe".
Gainera, Martiodak esan du zerbitzuaren pribatizazioak "Erriberagoitiko adinekoei zainketen kalitatearen bermea ukatu egiten diela, gure adinekoekiko duintasuna eta errespetua larriki urratuz, Arabako beste eskualde batzuetan ez bezala".
Azkenik, EH Bilduk deitoratu egin du Erriberagoitia alkateak inaugurazioan parte hartzea: "Erriberagoitia osoari iseka egingo dio".