24 urteko ibilbidearen ondoren Betagarri talde mitikoa desegin zen eta bertako abeslaria zen Iñaki Ortiz de Villalbak talde berria eratzea pentsatu zuen. Horrela bildu zituen inguruan Lauroba taldeko Andoni Garcia Matxain eta Vendetta taldeko Enrikko Rubiños eta Ruben Anton. Talde bi hauek ere desegin berriak ziren. Julen Barandiaran eta Gonzalo Fernandez de Larrinoa gehitu zitzaien 2018an eta taldearen izena daraman diskoa plazaratu zuten.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.