Trespondeko oiloen etxaldearen proiektua bertan behera utzi du Udalak

Erredakzioa 2022ko apirilaren 1a

Etxaldearen kontrako mobilizazioa, Iruña Okako udaletxearen aurrean. NM

Udalak espedientea itxi du, enpresak ez duelako dokumentazioa zehaztutako epean aurkeztu.

Trespondeko bizilagunak lasaitu egin dira. Ovo 12 kooperatibak udalerrian eraiki nahi zuen 40.000 oiloentzako etxaldearen espedientea itxi eta artxibatu du Iruña Okako Udalak azkenean, enpresak ez duelako ezinbestekoa den dokumentazioa epean aurkeztu, eta horrenbestez espedientea bertan behera utzi dute.

Ovo 12 kooperatibak Tresponden zabaldu nahi zuen instalazio intentsiboaren kontrako plataforma bat osatu zuten herriko bizilagunek proiektuaren berri izan bezain pronto, eta horrelako etxalde batek herritarren osasunean eta ingurumenean izan zitzakeen kalteez ohartarazi zuten. Hurrengo apirilaren 10ean, mobilizazioa eta kontzertua antolatu zituzten makro-etxaldearen kontra, eta gainera, azken asteetan, udal talde politiko guztiekin bilerak egin dituzte haien iritzia eta jarrera azaltzeko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago