Urte osoan itxita egongo da Santa Katalinako lorategi botanikoa

Erredakzioa 2022ko martxoaren 11

Santa Katalinako lorategia itxita egongo da aurten.PHOT.OK

Martxoan zabaldu behar zuten, baina obrak egin behar dituzte Trespondeko espazioa behar berrietara egokitzeko.

Iruña Okako Udalak iragarri du Badaiako Santa Katalinako lorategi botanikoa itxita egongo dela urte osoan, espazioan egin behar diren obren ondorioz. Hala ere, obra hasi arte, kultur ekitaldi puntualak egingo dira naturgunean. Horiek lorategiaren webgunearen eta Iruña Okako Udalaren sare sozialen bidez iragarriko dira.

Hortaz, bertan behera geratzen dira lorategirako bisitak, libreak edo gidatuak izan, bai eta ekitaldietarako, eskola-bisitetarako eta abarretarako erreserbak ere. Udalak espero du Santa Katalinan egingo diren berrikuntzek aukera emango dietela 2023. denboralditik aurrera bisitari guztiei baldintza onenak eskaintzeko.

Trespondeko naturguneak 17.101 bisitari jaso zituen iaz, inoizko daturik hoberena.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago