Bost milioi inbertitu nahi ditu Lantarongo Udalak Sobron berpizteko

Erredakzioa 2021ko aza. 26a, 10:00

Sobrongo Ur Museoa berpiztu nahi du Udalak. PHOT.OK
Bidezko trantsiziora bideratutako Next Generation funts europarren dirua lortu nahi dute.

Lantarongo Udalak Sobrongo bainuetxea berreskuratzeko asmoa albo batera utzi du, eta Europako funtsetatik lortu nahi du dirua, Uraren Museoa berraktibatzeko eta Ebroko ibaiertzean ontziraleku bat kokatzeko, Burgosko Quintana Martin Galindezen dagoenaren antzekoa eta horrekin lotzeko.

Halaber, antzinako Hotel Blancoren inguruan eraikin txiki bat jarri nahi dute, oinarrizko zerbitzuak eta bungalowak zabaltzeko, eta modu horretan bisitariak jaso ahal izatea; eta abentura-kirola ere suspertu nahi dute, tirolina luze bat jarrita.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago