Maddi Ane Txoperena bertsolari, idazle eta kazetariaren bisita jasoko dute Gaubeako Eus-Karria Irakurle Klubean. 'Ene baitan bizi da' liburuaren aurkezpena egingo du Añanako Kuadrillako Euskara Zerbitzuak antolatu duen hitzaldi irekian, eta bertaratutakoekin solastuko da.
Izena eman behar da: entradium.com
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.