Astelehen honetako 03:40ak aldera, Langariz Okako (Iruña Oka) Subillabide industrialdeko pabiloi batean piztutako sute baten berri izan dute larrialdi zerbitzuek.
Ordu horretatik aurrera eta goizalde osoan zehar, Parisko Ituna kaleko eraikinean esku hartu dute Araba eta Gasteizko suhiltzaileek, Plasma 4x4 enpresaren biltegian sua itzaltzeko lanetan; konpainia horrek lur orotako ibilgailuentzako osagarriak inportatzen ditu.
Segurtasun Sailak baieztatu duenez, ez da inor zauritu, baina suteak erabat kiskali du eraikina, eta kanpoko pareta bat ere erori egin da; hortaz, kalte materialak handiak izan dira. 07:30ak aldera, sutea ez zegoen itzalita oraindik, baina kontrolpean izatea lortu dute.
Behin itzalita, sutearen arrazoiak ikertzeari ekingo diote. Antza denez, errekuntza errazeko materiala bertan izateak eragin du sutearen larritasuna; izan ere, pneumatikoak eta paletak zeuden, besteak beste.
Incendio industrial en polígono Subillabide. Calle Tratado de Paris de Iruña de Oca
— Arabako Foru Suhiltzaileak (@BomberosAraba) October 18, 2021
Industria sutea Iruña Okan. pic.twitter.com/L0eQOZwU0W
Polígono de Subillabide ???? pic.twitter.com/HA4vdZkcK5
— Peter1993 (@PeterFanatics) October 18, 2021