NéoSal. Les salines d’Añana (Álava, Pays basque): une exploitation du sel dès le Néolithique (2021-2024) izena du Gatz Harana Fundazioak eta Frantziako Ikerketa Zientifikorako Zentro Nazionalak elkarlanean abiatu duten ikerketak. Bi astez, taldeak elkarrekin lanean arituko dira Añanan, munduko gatzaga aktibo zaharrenaren sekretuen inguruan sakontzen. Besteak beste paleobotanika, palinologia eta antrakologiako analisiak egiteko hezegune egokiak izan litezkeenak bilatuko dituzte.