Supermerkatua itxi ostean, erosketen sarea antolatu du Iruña Okako Udalak

Erredakzioa 2021eko uztailaren 30a

Langraiz Okako supermerkatu bakarra itxita dago momentuz. GOOGLEMAPS

Oinarrizko produktuak eta elikagaiak erosten laguntzeko zerbitzua izango da, gizarte-sare urria duten adinekoei eta mendeko bizilagunei zuzenduta batik bat.

Langraiz Okako supermerkatua itxita dagoenez, Udalak oinarrizko produktuak eta elikagaiak erosten laguntzeko zerbitzu bat eskainiko duela iragarri du, gizarte-sare urria duten adinekoei edo mendeko pertsonei baliabide hori eskuratzeko aukera emateko. Behin-behineko neurria izango da supermerkatua berriz zabaldu arte.
 
Informazio gehiago nahi izanez gero eta zerbitzu honetara sartu ahal izateko, jarri harremanetan oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin 945-36 15 36 telefonoan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago