Barrioko Berbeiako kastroa induskatuko dute

Erredakzioa 2021ko uzt. 5a, 17:26

Barrio herrian dago Berbeiako kastroa.

Lanak irauten duten bitartean, aztarnategia bisitatu ahal izango da.

Uztailaren 12an eta 30ean, Euskal Herriko Unibertsitateko Ondare eta Paisaia Kulturalen Ikerketa Taldeak esku-hartze arkeologikoa egingo du Berbeiako aztarnategian, Gaubeako Barrio herrian. Asmoa indusketa trinkoa egitea da bertan, eta halaber aztarnategiaren inguruko dokumentazioa ikertuko dute. Bigarrenik, zundaketa batzuk egin nahi dituzte, lekuaren okupazioak ezaugarritzeko.

Arabako altuerako aztarnategi nagusietako bat da Berbeiakoa, eta, orain arte dauden datuen arabera, bi okupazio fase nagusi izan zituen, bata Burdin Arokoa eta bestea Erdi Arokoa. Lekuaren lehen balorazioa 70eko hamarkadan egin zen,  eta Arabako arkeologiaren erreferentea bilakatu zen tokia.

Indusketa lanek irauten duten bitartean, aztarnategia bisitatu ahal izango da, eta jendearentzat irekita egongo da. Aztarnategia ez ezik, proiektuaren garapena ere ezagutzeko aukera izango da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago