Segurtasun Sailak baieztatu duenez, 1:10 aldera jaso dute abisua, eta berehala bertaratu dira Larrialdi Zerbitzuak, Ertzaintza, Arabako Foru Suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak. Sutea biltegi batean piztu da, eta ez du zauriturik eragin, gaueko txandan lanean zeuden 40 langile inguru irtenarazi behar izan dituzten arren.
Fiasa (Fundiciones Inyectadas Alavesas S.A) enpresa siderurgikoa 1962an sortu zen, eta pieza metalikoak ekoizten ditu presiozko moldekatzearen bitartez. Gaur egun 250 langile inguru ditu Subillabide industrialdeko lantegian.