Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 20:30ak aldera, SOS Deiak larrialdi zerbitzuek partikularren hainbat dei jaso dituzte, N-124 errepidean, Berantevilla parean, Logroñorako noranzkoan, istripu larri baten berri emateko. Oraindik argitu ez diren arrazoiengatik, Scania kamioi batek, Citroën Berlingo furgoneta batek eta Toyota Celica auto batek talka egin dute.
Autoaren gidaria hil egin da, eta furgonetarena, berriz, zauritu da.
Gainera, talkaren ondorioz, ibilgailuak galtzadaren zati handi bat okupatzen geratu dira. Hori dela eta, une honetan, N-124 errepidea moztuta dago bi noranzkoetan, larrialdi zerbitzuek lan egin ahal izateko. Trafikoa Miranda Ebrotik eta AP-68tik desbideratu dute.