Istripua AP1 autobidean gertatu da ostiraleko 20:20ak aldera, Armiñonen, Burgoserako noranzkoan. Furgonetan sei langile zihoazen, eta oraingoz argitu ez diren arrazoiengatik, ibilgailua errepidetik atera da, guardetxea jo du eta iraulita geratu da.
El Correo egunkariak argitaratu duenez, jatorri ukrainarreko langile taldea ordu batzuk lehenago atera zen Frantziatik, eta Murtzia zuten helmuga; lehen hipotesien arabera, baliteke gidaria lo geratu izana.
Ibilgailuan zihoazen sei pertsonetatik, 52 eta 51 urteko bi hil egin dira eta beste lau zauritu. Suhiltzaileak, Ertzaintza eta hainbat anbulantzia bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin harrapatutako bi lagunak salbatzeko; bertan hil dira zaurien larritasunaren ondorioz. Zauritutako beste lau pertsonei dagokienez, Txagorritxu eta Santiago ospitaleetara eraman dituzte; horietako bat larriki zauritu da.
AP-1 errepiderako sarbidea moztu behar izan zuten Armiñonetik, Burgoserako noranzkoan, eta hainbat auto-ilarak sortu ziren. Bi orduren ostean, trafikoa normaltasunera itzuli zen.
— Arabako Foru Suhiltzaileak (@BomberosAraba) May 21, 2021