Indusketak hasiko dituzte Estulizko gaztelua noiz eraiki zuten argitzeko

Erredakzioa 2021eko maiatzaren 14a

Estulizko gaztelua haitz baten gainean eraikita dago. G.E

Ikerketa arkeologikoa hasiko dute hurrengo astean EHUko ikertzaileek, eta artxiboetan dokumentazioa bilatzen hasi dira, gazteluaren jatorria ezagutzeko.

Maiatzaren 19an, Gaubeako Estulizko gaztelua hobeto ezagutzeko lehen urratsak egingo dira, eta modu horretan behingoz eraikuntza hori noiz altxatu zuten argitu ahal izango da. Lanak EHUko Ondare Eraikiaren Ikerketa Taldeko kideek egingo dituzte, Jose Luis Solaun arkeologoaren zuzendaritzapean.
 
Arabako Erdi Aroko gazteluen jatorria eta funtzionaltasuna ezagutzea helburu duen ikerketa-proiektu zabalago baten barruan kokatzen da Gaubeako esku-hartzea. Indusketa lanek irauten duten bitartean –astebete gutxi gorabehera–, bisitatu ahal izango dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago