Bergantzun aparkatzeko debekua ezarriko du Udalak

Erredakzioa 2021ko mai. 10a, 16:30
Bergantzun egokitutako parkina. ZANBRANAKO UDALA

Herriko etxe guztiek aparkatzeko hiru txartel izango dituzte, eta berdin herriko tabernek.

Ehun autorentzako aparkaleku bat egokitu zuen Zanbranako Udalak Bergantzu inguruan, 2018. urtean, Jugalez ibaiaren ibilbidea inauguratu zenean, baina iazko udan eta Aste Santuan gainezka egin du parkinak, eta autoak herriko kale estuetan bertan, errepide bazterrean eta nekazarien lurzoruetan ere agertu dira. Egoerak bizilagunen haserrea eta Udalaren kezka eragin ditu, eta neurriak hartu behar izan dituzte.

Hartara, bisitariei harrera egiteko aparkaleku berri bat eraikitzeko lurzatia erosi du Udalak, eta urte osoan erabiltzeko egokia den aparkaleku bat sortzen ari da bertan. Aparkalekua erabiltzeko, aldez aurretik erreserba egin beharko da eta tasa bat ordaindu.

Gainera, Udalak Bergantzuko etxe bakoitzean, baita herriko tabernetan ere, aparkatzeko hiru txartel banatuko ditu, eta debekatuko du herrigunean aparkatzea txartel hori izan gabe. Udalak iragarri du aparkatzeko txartelak ez direla nominalak izanen, eta horrenbestez etxe edo taberna bakoitzak erabakiko du nori banatu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide