Langraiz Okako parkeko suhiltzaileen hiru talde joan dira Berantevillara (Araba), Valecea enpresaren biltegi pirotekniko batean piztutako sute txikia itzaltzeko; horiekin batera, Ertzaintza eta larrialdiei aurre egiteko teknikari bat ere joan dira. Sutearen abisua 5:40an jaso dute, inguruan leherketa bat entzun ostean.
Biltegian material piroteknikoa ekoizteko gatzak eta beste produktu batzuk biltegiratzen ditu Valeceak. Arabako suhiltzaileek sare sozialetan nabarmendu dutenez, "jabeek hasieratik lagundu dute kalitate handiko informazioa ematen".
7:15ak aldera, sua erabat itzalita eta kontrolatuta zegoen dagoeneko. Gainera, sutea ez da instalazioetako beste moduluetara zabaldu eta ez da zauriturik izan.
Explosión e incendio en industria pirotécnica pic.twitter.com/1FnIJp9NjO
— Arabako Foru Suhiltzaileak (@BomberosAraba) May 10, 2021