"Inbasioa" gelditzeko neurriak hartuko dituzte Uraren Ibilbidean

Erredakzioa 2021eko apirilaren 8a

Bergantzun landatutako soroetan aparkatu dutela salatu dute bizilagunek. M.B.MARTINEZ

Lehena aparkalekua egokitu eta tasa bat kobratzea izango da.

Aste Santuan Arabako paraje asko gainezka egon dira. Autoak, autokarabanak eta furgonetak herrialde osoan barreiatu eta pilatu egin dira, eta herri txikien ohiko lasaitasuna hautsi dute. Kanpezutik Uribarri Gaubearaino, ibilgailu turistikoentzat egokitutako espazioak bete dira, eta parke naturaletan ere tokirik gabe gelditu dira. Jendetzak kalteak sortu ditu, besteak beste, Bergantzun, Uraren Ibilbidearen sarbidean; auto asko landaturiko soroetan sartu dira aparkatzeko, eta nekazarien lana hondatu dute. Berrogeita hamarretik gora isun jarri behar izan ditu Ertzaintzak egun bakarrean. Hori dela eta,"inbasioa" gelditu eta jendetza mugatzeko neurriak iragarri ditu Udalak. Lehena aparkalekua egokitu eta tasa bat kobratzea izango da.

Irudiak

Ibilgailuen uholdea Arabako herri eta bazter askotara zabaldu da Aste Santuan zehar. Arabako Kontzejuen Elkarteak, besteak beste, Amurrion edo Arraia-Maeztun gertatutakoa salatu du:

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago