Koronabirusa

Bi taberna itxi, eta baheketa masibo bat izango da Langraiz Okan

Anakoz Amenabar 2021ko mar. 25a, 08:08

Kronos taberna da itxi dutenetako bat. / Langraiz Okako Udala

Hilaren 17tik 24ra bitartean Kronos eta Siglo XXI tabernetan izan direnei PCR proba egiteko eskatu die Osakidetzak.

Martxoaren 17az geroztik Langraiz Okako bi tabernatan izan direnei PCR proba egitera joateko eskatu die Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, koronabirus kasu batzuk antzeman eta gero. Hain zuzen, Kronos eta Siglo XXI establezimentuetan izan direnei egin diete deia.

Udalerriko kontsultategira joan beharko dute, aldez aurretik hitzordua eskatu gabe. PCR probak egiteko lekua kontsultategian paratuko dute; ostegunean eta ostiralean, martxoaren 25ean eta 26an 10:00etatik 17:00etara.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago